viernes, 17 de enero de 2014

SANTA AGEDA ABESTIA

Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz
aterik ate ohitura zaharrak
aurten berritzeko asmoz.                                    DENAK
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.                                              DENAK
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

Bedeinkatua izan dadila
etxe hontako jendea
pobre ta umil dabiltzanentzat
badute borondatea.                                               3.A
Santa Martiiri maitea
dago errukiz betea
berak alkantzatuko digula
osasuna ta bakea.

Borrero gogor hoiek diote
hilko da gaurko gauean.
Lehen bezain firme bilatu zuuten
Santa hau biharamunean.                                     3.B
Esan ziooten oonean
nahi dezu gure legea?
Bestela presentatuko zera
poliziaren aurrean.

Libertatea eskatzen diot
etxeko printzipalari
Santa Agedaren alabantzak
abestutzera noa ni.                                                 4.A
Eskerrak diizkit iipini
Santa bedeinkatu honi.
Honen fedean bizi gaitezen
osasunez eta ongi.

 Agur orain esaten diot
Santa honekin batean
urte ontxo pasa dezaaten
osasunez ta bakean.                                               4.B
Pobre umiilen aartean
beti erruki gaitezan.
Karidadeak lagunduko du
zeerukoo atean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario